02 Abe
Barbarians taldearen garaipena eta sailkapena.

Barbarians Fangora itzuli zen, hainbat jardunalditan bere zelaitik urrun jokatu ondoren, eta itzulera denik eta probetxugarriena izan zen, garaipenaz gain, bilbotarrek hurrengo faserako sailkatzea lortu baitzuten. Zuazolaren jokalarien garaipen landua, zelaian kalitatea erakutsi zuen Zornotza taldearen aurrean. Barbariansen arerioak inoiz ez zion utzi aurre egiteari, eta partiduaren hainbat fasetan gogor estutu egin zituen etxeko jokalariak,…

28 Aza
Hurrengo fasearen bila.

UBR-ren senior “B” taldea Fangora itzuliko da. Unai Zuazolaren taldeak larunbatean jokatuko du Errekalden, Zornotzako URK taldearen aurka. Lehen itzuliko neurketan garaipena lortu zuten,  hori errepikatu nahi dute eta puntuak eskuratutakoari esker igoera faserako txartela matematikoki lortzeko. Euskal Ligaren jardunaldi honetan UBR-k Nafarroan aurreko neurketan izan zituen akatsak berriro ez egin edo gutxitu behar, garaipena…

28 Aza
Liderra etxean izango dugu.

Egunak aurrera doaz, eta ligako oilarretako bat gurean izan ondoren, Bera Bera taldea, gaur kategoriako liderra daukagu gure artean, Getxo Rugby. Orain arte, partida guztiak irabazi ditu. Abantailaz hartu du aurrea, gainera. Garaipenak oso argiak izan dira. Juan Carlos Badok zuzendutako taldea esperientzia handikoa da. Esan dezakegu liga osoko aurrelari onenak dituela.   Getxoztarrek talde izugarria…

25 Aza
Barbarians-en porrota Nafarroan.

Euskal ligako bigarren itzuliak UBR-ko “B” senior taldearen lehen porrota ekarri zuen. Baztango talde nafarrak 18 eta 12 irabazi zien bilbotarrei, zelaiaren egoerak norgehiagokaren garapenean eragina izan zuen partiduan. Nafarrek jokoaren pisua eraman zuten denbora gehienean, eta, ondorioz, Zuazolaren jokalariek defentsa lan handia egin zuten. Barbarians ez zen asko saiatu erasoan, baina eskuko jokoan egindako…

11 Aza
Vigoren kontrako oso landutako garaipena.

Partidu landua Fangon: bi taldeen arteko talkan akatsak nagusitu ziren ondo egindako lanaren gainetik. Bilboko taldeak atera zion etekin gehiago bere jokaerari, izan zituen aukerak baliatu baitzituen puntuak eskuratzeko. Alabaina, amaiera arte sufritu zuen, bizkaitarrek egindako akats batzuez baliatu nahi izan baitzuen arerioak, nahiz eta, zorionez, ezin gauzatu. Partiduaren hasieran, arerioek indarrak neurtu zituzten, lerroen…

07 Aza
Bide onetik jarraitzeko asmoz.

Azaroaren 9an, larunbata, Vigoko (Galizia) Kaleido Universidade taldea El Fango kiroldegira etorriko da. Vigoko taldea zortzigarren postuan dago, aurreko partidan Uribealdeko bizkaitarrei irabazita. Pablo Cabrera argentinarrak zuzendutako talde honek bilbotarren ibilbide berdintsua egin zuen Ohorezko B Maila heldu zenean. Promozio fasean Gaztedik kaleratu zituen, baina zilarrezko kategoriara zuzenean igotzea lortu zuen, federazioak talde filialen liga…

03 Aza
Oviedon garaipena.

Aurrekoan esan genuenez, Universitario taldeak amets egiteko lizentzia zuen, eta halaxe izan zen. Bilboko jokalariek lortu zuten garaipena, azken segundora arte  zabalik egon zen partiduan, bi lehiatzaileetatik edozeinek eskuratzeko moduan. Universitariok ametsezko hogei minutu izan zituen, baina, horren ondoren, erabat deskonektatu zuen, eta egindako lana karel gainetik botatzekotan egon zen ia. Oviedo taldea erabakitasunez jokatzen…

27 Urr
UBR-ren hirugarren garaipena jarraian.

Partiduak bi zati oso desberdin izan zituen: lehen aldia bertako taldearen arrakastaren oinarria izan zen; bigarren aldian, berriz, gasteiztarrak nagusitu ziren, baina, bilbotarren defentsari esker, ezin izan zuten tanto gehiago egin. Universitarioaren irteera apartekoa izan zen, partiduko hirugarren minutuan Antton Orrantiak lehen entsegua egin baitzuen. Hala ere, Beltránen jokalariak ez ziren jokoz kanpo geratu. Gaztedik…

24 Urr
Partidu bat, aurrera egiten jarraitzeko .

Datorren larunbatean, UBR azken denboraldietako ezagun batekin lehiatuko da, Arabako Gaztedi Rt taldearekin. Gaztedik joan den denboraldian lortu zuen zilarrezko kategoriara igotzea, Universitariok bezala. Partidu gogorra eta bizia izango da Fango kiroldegian, bi klubek antzeko maila baitute eta ondo ezagutzen baitute elkar. Batak zein besteak garaipena lortu dute aurreko jardunaldian. Gaztedi taldeko aurrelariak indartsuak eta…

20 Urr
Derbian UBR garaile atera da.

Garaipena Gernika RT taldearen kontra Urbietan jokatutako derbyan, talde hori Estatuko errugbiko kategoria gorenera itzultzeko hautagaia izan arren. UBR talde osoaren lan bikaina eta atzelarien lan handia izan ziren garaipenaren oinarriak. Garaipen honek areago indartzen du Fede eta Torronen jokalarien adorea, hurrengo jardunaldiei begira. Partidek ez dute zati bakarra, laurogei minutuko iraupena baizik, eta, oraingoan,…

17 Urr
Denboraldiko lehenengo derbia heldu da

Universitario Bilbao Rugby Gernikara joango da larunbatean, denboraldiko lehenengo derbia jokatzeko Igotzeko faboritoetako bat da arerioa, urte askoan lehiatu dena Estatuko errugbiko kategoria gorenean. Christian Cabanesek zuzendutako taldeak Uribealdea Rke-ri irabazi zion aurreko jardunaldian, eta une honetan hirugarren postuan dago taulan, hiru garaipen eta porrot bat izan ondoren. Basurdeek iazko taldeko bizkarrezurrari eutsi diote, baina…

06 Urr
Universitarioren garaipena Avia Eibar borrokalariaren aurrean!

Laugarrenean, asmatu. Aurreko jardunaldietan hurbil eduki zuen garaipena UBR taldeak, baina zoriak ez zuen Universitariorekin bat egin; hala, hirugarrenean izan beharrean, laugarrenean eskuratu zuen garaipena Unik. Azkenean, ermitak bere taldearen lorpena ospatu ahal izan zuen.  Etxeko taldeak ondo baino hobeto hasi zuen partidua; talde osoaren lana bikaina izan zen. Lehen entsegua 8. minutuan izan zen,…

25 Aza
Laugarren garaipena UBR-rentzat.

Bilboko jokalarien partidu bikaina Ordizian, garaipen landua lortu baitzuten. Etxeko taldeak jokalari indartsuak zituen aurrealdean, eta erritmo bizia ezarri zuen hasieratik; horregatik, Universitario taldeak defentsa bikaina egin zuen, lerro guztietan lan eginez, aurkariaren igoera eragozteko. Defentsa-lan horretan laguntzak funtsezkoak izan ziren, jokalari gipuzkoarrak geldiarazteko. Etxekoak abiaduraz aritu ziren beren akzioetan, baina bizkaitarrak ez ziren gutxiago…

20 Aza
Bide onetik jarraitzeko asmoz.

Nesken taldea Gipuzkoa aldera doa asteburu honetan, Landarbaso Orkli taldearen aurka jokatzera. Bi taldeak nahiko berdinduta daude, eta igande honetan Altamiran arituko dira norgehiagokan, biak garaipenaren bila. Bilbotarren kasuan, taularen goiko aldean jarraitzeko aukera izango litzateke, eta, bertakoentzat, sailkapenean maila batzuk igotzeko aukera. Orkli taldea oso sendoa da fisikoki; aurreko aldea oso bizkorra da, eta…

18 Aza
UBR taldeak garaipena lortu zuen Gamarran.

Bilboko neskek garaipen garrantzitsua lortu dute Araban. Partida bizi-biziaren ondoren, 20 eta 26ko emaitzarekin bukatu zuten, garaile. Bizkaitarrak ondo baino hobeto hasi ziren, entsegua burututa. Ematen zuen bultzada aproposa izango zela bide horretatik jarraitzeko. Ez zen horrela izan, ordea, eta Universitarioko jokalariek hainbat akats egin zituzten horren ondotik. Horrek hauspoa eman zien aurkariei, eta tarte…

14 Aza
Gamarra UBR taldeko nesken zain dago.

UBRko neskak Euskadiko hiriburura joango dira, euskal ligaren seigarren norgehiagokan parte hartzera. Aurkaria Gaztedi taldea izango da, sailkapenaren bosgarren posizioan dagoena, hau da, Bizkaiko taldea baino postu bat gorago. Partidaren baldintzatzaile nagusietako bat eguraldia izango da, zalantzarik gabe; izan ere, egun euritsu eta hotza izango dela iragarri dute, beraz, partida apur bat deserosoa izan daiteke…

11 Aza
Garaipena Durangon.

UBRren talde femeninoak garaipena lortu zuen joan den larunbatean Durango Rt. taldearen aurrean. Arripausuetan jokatu zen partidua, euria goian behean ari zuela. Bilboko taldeak kontrolari eutsi zion, baina Durangoko taldeak ez zuen erraztasunik eman, emaitza ikusita bestelakorik pentsa litekeen arren. XIIan jokatutako partida honetan, lehen aldiz parte hartu zuten deialdian sartutako jokalari guztiek. Horren ondorioz,…

07 Aza
Emakumezko taldearen hurrengo helburua Durango izango da.

Bilboko jokalariak ligara itzuliko dira larunbatean, Durango RTren kontra jokatuz. Universitario Bilbao Rugby taldeak partidu-sail bati ekingo dio asteburu honetan, bere ligako taldekoak deitutakoen kontra, eta Durango izango da lehen aurkakoa. Talde lokala azken postuan dago une honetan, eta garaipena bilatuko dute bilbotarren kontra, ligari jarraipen hobea eman, eta beheko postuetatik alde egin ahal izateko….

28 Urr
Emakumezko UBR-ren porrot argia Única-ren kontra.

Nafarroan  Carlonen jokalariek jokatutako partida zaila izatea espero zen, eta azkeneko emaitzak etxekoen nagusitasuna argi utzi du, bizkaitarrak Única taldearen partaideen lausoaren eta joko onaren aurrean indargabetuz. Hasieratik, Iruñeko taldeak bere erritmoa inposatu du, zelaiko parte guztietan bilbotarrak gaindituz, puntuak gehituz, eta UBR-ren erasoak geldituz, euren defentsari esker. Kanpokoak euren jokoa burutzen saiatu dira eta…

24 Urr
Iruñak, hurrengo igandean UBR hartuko du.

Hurrengo igandean, UBR-ko emakumezkoen taldeak, ikasturte honetako lehenengo partida etxetik kanpo jokatuko du. Bisita, Euskal Ligako liderraren zelaira izango da, “Única RT unn “, Nafarroako taldea, hain zuzen ere, honek partida guztiak irabaziz. Nafarroako Unibertsitateko zelaira bisita, Bilboko jokalariek euren maila erakusteko eta egiten ari diren lana bere fruituak ateratzen dituela frogatzeko aukera paregabea da….

20 Urr
UBR-ren Garaipena.

Orain dela aste batzuk, gure jokalarien garaipena hurbil egon zen, baina, esaera zaharrak esaten duen moduan, “a la tercera va la vencida” eta horrela izan da, hirugarren jardunaldia eta bilbotarren neurketa ikaragarria. Neurketa bizia Fango-n jokatutakoa, bilbotarrak partida gaindituz, lan handi baten sari gisa. Etsaiaren hasiera distiratsua, abantaila argi bat hartuz, bi entseguren ostean; era horretan,…

18 Urr
Aurrera emateko partida bat.

Fango, larunbat honetan, gure neska jokalariak Donostiako Bera Bera taldearen aurka jokatuko duten partidaren eszenatokia izango da. Gipuzkoarrak, taulan bosgarren postuan kokatzen dira, partida bat irabazi eta bestea galdu ostean. Beste aldetik, Bilbotarrak, zortzigarren postuan aurkitzen dira, bi neurketak galdu eta gero. Carlonen neskek, orain dela hamabost egun Gernika Rt-ren aurka garaipena lortzeko zorian egon…

06 Urr
Gernika, Fango-tik irabazle atera da.

Ligako bigarren neurketan Bilboko neskek emandako irudia bikaina izan da, Gernika borrokalari baten alde. Partida honetan zehar, markagailua talde baten alde zein bestearen alde, markagailua une oro aldatuz joan zen; azkenean, Gernikak garaipena eskuratuz, 26-27. Herri foralaren taldeak, jardunaldi honen hitzordura hainbat beherapenekin heldu zen; hala ere, lehenengo minutuetatik bere erritmoa inposatu zuen eta aurrelarien…

03 Urr
Emakumezko taldea berriro el fangon.

UBR-ko emakumezkoen taldeak, Fango-ko zelaian Euskal ligako bigarren neurketa jokatuko du igande honetan. Aurkaria, Gernika RT, lehenengo jardunaldian Eibar RT-ren kontra galdu zuen taldearen kontra, hain zuzen ere. Gure jokalariak, euren kirol hazkuntzan beste urrats bat emateko asmoarekin helduko dira igandeko neurketara. Getxoren kontrako  liga estreinaldian, taldeko jokalari berrien aurrerapena eta klubaren partzela teknikotik  egiten…

ZERGATIK ERRUGBIA?

Kirol inklusiboa delako, mundu guztiak behar duena eta non pertsona guztiak diren garrantzitsuak taldearentzat, horien ezaugarri fisikoak eta aniztasun funtzionala gorabehera eta, batez ere, helburu bat lortzeko behar diren ahalegin eta sakrifizio itzelak irakasten dituelako: pilota atzera botatzen da aurrera egin ahal izateko. 

HIRUGARREN DENBORA

Partidaren azkenengo egintza da, aurkariarentzako omenaldi bat, hain zuzen ere, aurkaririk ezean, ezin delako kirol polit eta zintzo honetako laurogei minutuz gozatu. 

AURKARIA

Hori da funtsezko subjektu bakarra jokatu ahal izateko eta, horregatik, errespetatu eta txalotu egiten zaio.   Errugbia  “noblesse oblige” da.

ERRESPETUA

Kirol honetako funtsezko “legeetako” bat da errespetua. Aurkaria ez ezik (partidaren amaieran korridorea egiten zaie; bere kamiseta eramatea ahalbidetzen zaie koloreak berberak direnean, gonbidatutako taldea bada, etab.), arbitroa (gaztelaniaz “usted” tratamendua erabiltzen da eta soilik kapitainak hitz egin diezaioke), entrenatzaileak eta aurkako zaleak ere errespetatzen dira.

“ERRUGBIA ZALDUNEK JOKATZEN DUTEN BILAUEN KIROL BAT DA”

ERUGBIAREN BALIOAK

TALDEKO LANA (TEAM WORK)

Errugbian elkarrekin irabazten da, ez dago indibidualismoetarako lekurik, 15etako elementuren batean lankidetzarik, eskuzabaltasunik eta altruismorik ez badago, ez dago garaipenik. 

ERRESPETUA (RESPECT)

DIZIPLINA (DISCIPLINE)

Prestakuntza fisiko eta atletiko gogorra eta autodiziplina behar dira.

DIVERTSIOA (ENJOYMENT)

KIROL-ESPIRITUA

Errugbia laguntasuna eta fairplay da

JARRAI GAITZAZU Instagram EN UBR-EN AKTUALITATE OSOA

LAGUNTZAILEAK

Radio Popular

Radio Popular

Molly Malone

Molly Malone

Artez Euskara

Artez Euskara

Imcar Tools

Imcar Tools