ZERGATIK ERRUGBIA?
Kirol inklusiboa delako, mundu guztiak behar duena eta non pertsona guztiak diren garrantzitsuak taldearentzat, horien ezaugarri fisikoak eta aniztasun funtzionala gorabehera eta, batez ere, helburu bat lortzeko behar diren ahalegin eta sakrifizio itzelak irakasten dituelako: pilota atzera botatzen da aurrera egin ahal izateko.
Partidaren azkenengo egintza da, aurkariarentzako omenaldi bat, hain zuzen ere, aurkaririk ezean, ezin delako kirol polit eta zintzo honetako laurogei minutuz gozatu.
Hori da funtsezko subjektu bakarra jokatu ahal izateko eta, horregatik, errespetatu eta txalotu egiten zaio. Errugbia “noblesse oblige” da.
Kirol honetako funtsezko “legeetako” bat da errespetua. Aurkaria ez ezik (partidaren amaieran korridorea egiten zaie; bere kamiseta eramatea ahalbidetzen zaie koloreak berberak direnean, gonbidatutako taldea bada, etab.), arbitroa (gaztelaniaz “usted” tratamendua erabiltzen da eta soilik kapitainak hitz egin diezaioke), entrenatzaileak eta aurkako zaleak ere errespetatzen dira.
Errugbian elkarrekin irabazten da, ez dago indibidualismoetarako lekurik, 15etako elementuren batean lankidetzarik, eskuzabaltasunik eta altruismorik ez badago, ez dago garaipenik.
Prestakuntza fisiko eta atletiko gogorra eta autodiziplina behar dira.
Errugbia laguntasuna eta fairplay da